Freitag, 21. September 2012

Blumenschal - lorezko bufanda

Uda eta udazkenaren arteko mugan gauden honetan, urteko azken loreak dituzue hemen.
Bufanda oso erraza zen egiteko, jertse ehun zuri bati 35 bat cm-ko zatia moztu eta zetarako margoz loreak margotu dizkiot. Xinplea baina ikusgarria!

Jetzt, wo wir an der Grenze zwischen Sommer und Herbst stehen, hier die letzten Blumen des Jahres.
Der Schal war sehr einfach zu machen, ich hab von einem naturweißen Jersey ein ungefähr 35 cm breites Stück abgeschnitten und mit Seidenmalfarbe die Blumen darauf gemalt. Simpel, aber wirkungsvoll!



Egiterakoan musika bilduma okzitaniar bat entzun dut. Oso polita da, eta bufandari ondo doakiola ere iruditu zaidanez hemen dituzue Patric musikari okzitaniarraren Calant de Vilafranca eta Au ton cuènh.

Während ich den Schal bemalt habe, habe ich eine Sammlung okzitanischer Musik gehört. Sie ist sehr schön, und da ich außerdem finde, dass sie irgendwie zum Schal passt, hier noch Calant de Vilafranca und Au ton cuènh von dem okzitanischen Musiker Patric.

video

video

Sonntag, 16. September 2012

Xutik

Xutik Lapurdiko musika talde gazte bat da. 2011ko maiatzean kaleratu zuten, besteak beste Amets Arzallusen, Odei Barrosoren, Ken Zazpiko Eñaut Elorrietaren eta Esne Beltzako Xabi Solanoren ekarpenekin, beren lehen lana, Mukaki zpirit, nire disko gustukoenetako bat. Estiloa? Ba, denetarik ... benetan.
Zpeiz Mukaki txarangaren ondorengoa da eta beren "musikak eta hitzak gaur egungo pasibotasunaren inarrosteko" sortzen dituzte, beren myspace orrian azaltzen dutenez. "EZARRI XUTIK TA MUGITU!!"

Xutik ("Steh(t) auf") ist eine junge Musikgruppe aus der baskischen Provinz Lapurdi. Im Mai 2011 haben sie ihr erstes Album veröffentlich, Mukaki Zpirit, eine meiner Lieblings-CDs. Der Stil? Von allem was ... wirklich.
Xutik ist die Nachfolgerin der Txaranga (Gruppe, die auf Festen auf der Straße spielt) Zpeiz Mukaki und sie kreieren ihre "Musik und Texte, um die aktuelle Passivität aufzurütteln", wie sie auf ihrer myspace-Seite erklären. "STEHT AUF UND BEWEGT EUCH!!"


Bide batez, presoen aldeko Baionako manifestaziorako deialdiko abestia ere Xutik-ena da:


(Baina ez ahaztu dataz aldatu dutela, azaroaren 10ean izango da orain ;))

(Das Lied hier gehört zum Aufruf zu der großen Demonstration für die Rechte der baskischen politischen Gefangenen, die am 10. November in Baiona stattfinden wird)

Donnerstag, 13. September 2012

Rock Black&White

Oporretatik bueltan Black&White gonarekin. Bueno, ondo ikusita ez da Black & White, baizik eta iluna & argia. Nire lehengusinaren jeans zahar batzuez egina da. Bi kolore lortzeko eskuinaldeko zatiak Eau de Javel-ekin argitu ditut. Hori erabili dudan lehen aldia izan da, esperimentua izan da beraz. Amak kontu handiz ibiltzeko esan zidan, oso bortitza zela, beraz lehenik tanta batzuk besterik ez diot gehitu urari. Orduak (edo) pasata oraindik ezer gutxi gertatu dela ikusita, gero eta gehiago bota diot, Eau de Javel hutsa erabiltzeraino ... horrela baino ez du funtzionatu. (Oso bortitza ... bai zera.)

Zurück aus den Ferien mit dem Rock Black&White. Okay, genau genommen ist er nicht Black & White sondern hell & dunkel. Er ist aus einer alten Jeans von meiner Kusine. Um zwei Farben zu bekommen, habe ich die Teile der rechten Seite mit Eau de Javel gebleicht. Es war das erste Mal, dass ich das verwendet habe, es war also ein Experiment. Meine Mutter hatte mir gesagt, dass ich ziemlich aufpassen müsste, weil es sehr stark sei, also hab ich zuerst nur ein paar Tropfen ins Wasser getan. Als ich dann gesehen hab, dass nach Stunden (oder so) immer noch nicht wirklich etwas passiert war, hab ich immer mehr reingetan, bis ich schließlich reines Eau de Javel verwendet habe ... nur so hat es funktioniert. (Sehr stark ... von wegen.)

 

Ideia, bide batez, Aprilkind-en gona honek eman dit. Lehenago nik ere lore bat jarri nahi nion nireari, baina gero ikusi dut nahiago dudala lorerik gabe.

Die Idee kommt übrigens von diesem Rock von Aprilkind. Ursprünglich wollte ich auch eine Blume auf meinen Rock machen, aber dann hab ich gesehen, dass er mir ohne besser gefällt.

eta bufanda honekin gehien gustatzen zait ... und mit diesem Schal gefällt er mir am besten


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...