Donnerstag, 26. April 2012

Gernika 1937

Gaur 75 urte dira Alemania faxistako Kondor Legioak, frankistekin elkarlanean eta hegazkin italiarrak lagun, Gernika bonbardatu zuela, Euskal Herriaren askatasun eta antzinako demokraziaren ikurra txikituz euskaldunen erresistentzia suntsitzeko asmoz. Ez zen helburu militarra. Helburu sinbolikoa zen. Eta merkatu egunean Gernikan zebiltzan herritar zibilen artean sarraski izugarria eragin zuten. Ehunka hildako, ehunka zauritu. Hiriko etxeen %70 suntsiturik, %20 kalteturik. Lehenago bonbardatu zuten Durangok bezala, Gernikak ez zuen hegazkinen aurkako inolako defentsarik.
Naziek frankistentzako laguntzatzat ez ezik, teknologia berrietarako probalekutzat ere bazuten Gernikako bonbardaketa, eta hiriko herritarrekin probatu zituzten euren bonbak.
Frankistek bonbardaketaren erantzukizuna ukatzen zuten eta orain arte ez du onartzen Espainiak. Alemaniak ez zuen barkamena eskatu 1997ra arte.

Gernika suntsitu zuten, baina haritzak biziraun zuen. Euskal Herria bizi den bezala.

Baina Gernika ez zen azkena. Behin eta berriro, munduan zehar, beste hainbat eta hainbat hiri sutan. Amaitu dadila.
Gernika oroimenean. Betiko.

Heute ist es 75 Jahre her, dass die Legion Condor des faschistischen Deutschlands, in Zusammenarbeit mit den Franquisten und mit der Unterstützung italienischer Flugzeuge, Gernika bombardiert hat, in der Absicht, den Widerstand der Basken zu brechen, in dem sie das Symbol der Freiheit und der traditionellen Demokratie des Baskenlands zerstörten. Es war kein militärisches Ziel. Es war ein symbolisches Ziel. Und sie haben unter den zivilen Bürgern, die am Markttag in Gernika unterwegs waren, ein schreckliches Massaker angerichtet. Hunderte Tote, Hunderte Verletzte. 70% der Häuser zerstört, 20% beschädigt. Wie auch die baskische Stadt Durango, die schon vorher bombardiert wurde, hatte Gernika keinerlei Verteidigung gegen Flugzeuge.
Die Nazis sahen die Bombardierung von Gernika nicht nur als Hilfe für die Franquisten, sondern auch als Testfeld für ihre neuen Technologien an, und sie testeten ihre Bomben an den Einwohnern der Stadt.
Die Franquisten verleugneten ihre Verantwortung für das Bombardement und Spanien hat sie bis heute nicht anerkannt. Deutschland entschuldigte sich erst 1997.

Sie haben Gernika zerstört, aber die Eiche von Gernika, das Symbol der baskischen Demokratie, hat überlebt. Wie auch das Baskenland lebt.

Aber Gernika war nicht das letzte Mal. Immer wieder, überall auf der Welt, zahllose Städte in Flammen. Es muss aufhören.
Gernika in Erinnerung. Für immer.

 
Ken Zazpi - Gernikan (In Gernika)

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza-ko gehigarria, bonbardaketaren urteurrena dela-eta

Montag, 23. April 2012

Diada de Sant Jordi

http://londonspanish.files.wordpress.com/2010/04/libro-y-rosa.jpg
Gaur Diada de Sant Jordi ospatzen dute Herrialde Katalanetan (batez ere Katalunian). Maiteminduen jaia da jatorriz eta bikotekideari edo gustatzen zitzaien neskari arrosa bat oparitu ohi zioten mutilek. 1926an, neskei arrosak oparituta, mutilei liburuak oparitzeko ohitura hasi zen (ze matxista, guk liburuak irakurtzen ez bagenitu bezala ...) Gaur egun lagunen artean ere zabalduta dago elkarri arrosak edota liburuak oparitzeko ohitura eta neskek ere jasotzen dituzte liburuak.
Gero Liburuaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen UNESCOk apirilaren 23a (hori dela-eta bi liburu-gomendio egin ditut, euskarazko bat eta alemanezko bat), Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta beste idazle batzuen heriotza eguna delako.

Heute wird den katalanischen Ländern (vor allem in Katalonien) die Diada de Sant Jordi gefeiert. Es ist ursprünglich das Fest der Verliebten und es war üblich, dass ein Junge seiner Freundin oder dem Mädchen, das ihm gefiel, eine Rose schenkte. 1926 fing man an, während die Mädchen Rosen bekamen, den Jungen Bücher zu schenken (was für ein Machoeinstellung, als würden wir keine Bücher lesen ...) Heute ist es auch unter Freunden verbreitet, einander Rosen oder Bücher zu schenken, und auch Mädchen bekommen Bücher.
Später hat die UNESCO den 23. April zum Internationalen Tag des Buches ernannt (aus diesem Anlass habe ich zwei Buchempfehlungen gemacht, eine deutsche und eine baskische), weil er der Todestag von Miguel de Cervantes, William Shakespeare und einigen anderen Schriftstellern ist.

Feliç Diada de Sant Jordi a tots i totes! Ta asko irakurri! Und lest viel! ;)
 

Euskarazko liburu-gomendioa: Xabier Mendiguren - Berriro igo nauzu

Liburuaren nazioarteko eguna dela-eta, hona hemen nire liburu-gomendioa:
Liburuak Berriro igo nauzu du izena eta kartzelan 18 urte egon ondoren aske geratzen den preso bati buruzkoa da. Joxek aspaldiko partez berriz bere herrian izanik pasatzen dituen lehen lau egunak kontatzen ditu, familia eta lagun batzuekiko elkarketa, ongietorria emateko ekitaldia ... eta tartean bizitza aske berriarekin eta gertatu diren aldaketa guztiekin moldatzeko Joxeren arazoak. Egoera berez gogor eta tristea izan arren umore askorekin idatzia da eta hauxe da hainbeste gustatzen zaidalako zergatia, hain gai gogorra lantzea eta aldi berean hain dibertigarria izatea. Liburua ez da berria, 1996an argitaratu zen, baina oso gomendagarria da. Gainera, 16 urte igarota ere, ezin esan iraganeko kontua denik ...
http://www.elkarargitaletxea.com/multimedia/prentsa_bulegoa_azalak/thumb/thumb2172_Berriro_igo_nauzu.jpg

Deutsche Buchempfehlung: Antonia Michaelis - Tigermond

Weil heute der Internationale Tag des Buches ist, hier meine Buchempfehlung:
Das Buch heißt Tigermond und spielt in Indien zu Beginn des 19. Jahrhunderts. Es besteht aus zwei parallelen Geschichten, die am Schluss zusammenlaufen: Da ist einerseits die Geschichte von Lalit, dem Diener des Händlers Ahmed Mudhi, und Raka, der neuen, achten Frau von Ahmed Mudhi, die sterben wird, sobald er sie das erste mal zu sich ruft, weil sie keine Jungfrau mehr ist; und andererseits die Geschichte, die sie ihm Nacht für Nacht erzählt, die des kleinen Diebs Farhad, der von Gott Krishna beauftragt wird, seine Tochter zu befreien, wofür er auf einer beschwerlichen und turbulenten Reise auf einem weißen, sehr ungewöhnlichen Tiger innerhalb eines Monats in das Herz der Wüste Rajasthans gelangen muss. Es ist ein wunderschön geschriebenes Märchen, das ich inzwischen schon mehr als dreimal gelesen habe, weil es mir so gut gefällt.

http://ecx.images-amazon.com/images/I/41QNQTCR4HL._SL500_AA300_.jpg

Freitag, 20. April 2012

También La Lluvia

Gestern war ich in den Film También la lluvia (eigentlich "Auch der Regen", der deutsche Filmtitel ist allerdings Und dann der Regen, was eigentlich nicht so wirklich passt), schon zum zweiten Mal, weil er wirklich gut ist. Er handelt von einigen Spaniern, die in einem Quechua-Dorf in Bolivien einen kritischen Film über die "Entdeckung" Amerikas drehen wollen. Sebastián, der Regisseur, der in seinem Film die Goldgier der Eroberer und die Gewalt gegen die Indigenen zeigen will, hat sich für Bolivien entschieden, damit der Film möglichst authentisch wird, und Costa, der Produzent, damit er möglichst billig wird. Während der Dreharbeiten beginnen die Proteste gegen die Privatisierung des Wassers, "Wasserkrieg" gennant, und Daniel, der Quechua-Protagonist, wird zu ihrem Anführer. Als sich die Proteste verschärfen, wird die Situation immer schwieriger und gefährlicher für das Filmteam, bis sie letztendlich beschließen, woanders weiterzudrehen. In dieser schweren Situation fangen die Einstellung des idealistischen Sebastián und von Costa, den nur das Geld interessiert, an sich zu verändern ...
Der Film basiert auf wahren Ereignissen, der Wasserkrieg hat im April 2000 tatsächlich stattgefunden. Dadurch dass er neben den Ereignissen des Films über die Eroberer stattfindet, entsteht eine Parallelität zwischen beiden. Tatsächlich dauert die Ausbeutung der Indigenen ja bis heute an, zum Beispiel mit der Privatisierung des Wassers.
También la lluvia hat zahlreiche Preise bekommen und die Regisseurin Icíar Bollaín wird den Preis des diesjährigen Menschenrechtsfilmfestivals von Donostia erhalten.

Atzo También la lluvia ("Baita euria ere") filma ikustera joan nintzen, bigarren aldiz jada, oso ona baita. Boliviako kitxua herri batean Amerikaren "aurkikuntzari" buruz film kritikatzaile bat egin nahi duten espainiar batzuei buruz da. Sebastián zuzendariak, konkistatzaileen urregosea eta indigenen aurkako indarkeria argi uzten duen filma egin nahi duenak, Bolivia aukeratu du filma ahalik eta autentikoena izan dadin eta Costa ekoizleak, ahalik eta merkeena izan dadin. Filmatzen ari diren bitartean ura pribatizatzearen aurkako protestak, "uraren gerra" deituta, hasten dira eta Daniel, kitxua aktore nagusia, beraien burua bihurtzen da. Protestak areagotuz doazenean egoera gero eta zailago eta arriskutsuagoa egiten da film taldearentzat, azken finean beste nonbait jarraitzea erabakitzen duten arte. Egoera larri horretan Sebastián idealistaren eta dirua beste ezer inporta ez zaion Costaren jarrerak aldatzen hasten dira ...
Filma benetako gertaeretan oinarrituta dago, uraren gerra benetan gertatu zen 2000ko apirilean. Konkistatzaileei buruzko filmeko gertakizunen ondoan jazoz, bien arteko paralelotasuna sortzen da, izan ere, indigenen esplotazioak orain arte badirau, uraren pribatizazioarekin adibidez.
También la lluvia-k sari ugari jaso ditu eta Icíar Bollaín zuzendaria aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko saria jasotzekoa da.


Dienstag, 17. April 2012

Zebda

Zebda ist eine Musikgruppe aus Toulouse. Ihr Name ist das arabische Wort für Butter, ein Wortspiel, weil in Frankreich Nordafrikaner umgangssprachlich "beurs" genannt werden, was man wie "beurre", Butter, ausspricht. Mehrere Mitglieder der Band sind maghrebinischer Abstammung.
Zebdas Musikstil ist eine Mischung aus Rock, Hip Hop, Reggae und Einflüssen aus aller Welt. Die Themen der meisten ihrer Lieder sind politisch und links.

Ich glaube, Zebda ist die erste Gruppe, von der ich Fan geworden bin, mit zwölf nämlich, und sie gefällt mir immer noch sehr gut, sogar noch besser als am Anfang, weil ich inzwischen die Texte deutlich besser verstehe. Das Album Utopie d'Occase habe ich im Frühling als ich zwölf und als ich dreizehn war sehr oft gehört und deshalb löst es in mir seither immer ein Frühlingsgefühl aus. Hier eins der schönsten Lieder von diesem Album, J'y suis, j'y reste, "Hier bin ich, hier bleibe ich".

Zebda Okzitaniako Tolosako musika taldea da. Bere izenak "gurina" esan nahi du arabieraz eta hitz-joko bat da, Frantzian lagunarteko hizkeran "beurs" deitzen baitzaie magrebtarrei, "beurre", gurina, bezalaxe ahoskatua. Izan ere, taldekide batzuk magrebtar jatorrikoak dira. 
Zebdaren musika estiloa rock, hip hop, reggae eta mundu osoko eraginen arteko nahasdura da. Abesti gehienen gaiak politikoak eta ezkerrekoak dira.

Ni zale egin naizen lehen taldea da, uste dut, hamabi urterekin hain zuzen, eta oraindik ere asko gustatzen zait, hasieran baino are gehiago, orain hitzak askoz hobeto ulertzen baititut. Utopie d'Occase diskoa hamabi urte eta hamahiru urte nituen udaberrietan oso maiz entzuten nuen eta horregatik udaberri sentsazioa eman ohi dit harrezkero. Hona hemen disko horretako abesti politenetako bat, J'y suis, j'y reste, "Hemen nago, hemen gelditzen naiz".

video


Sonntag, 15. April 2012

Che Guevara T-Shirt

Ich habe schon einige T-Shirts gemacht ( na ja, meistens das T-Shirt gekauft und dann verschönert), die ich so nach und nach hier zeigen werde; fangen wir mit meinem ersten an.

Egin izan ditut dagoeneko kamiseta batzuk (beno, gehienetan kamiseta erosi eta gero apaindu), hemen pixkanaka erakutsiko ditudanak; has gaitezen bada nire lehenengoarekin.


Es ist eigentlich relativ simpel, ursprünglich sollte es einfach so ein klassisches Che Guevara-T-Shirt werden, aber durch eine Idee und einen Zufall ist es letztendlich doch etwas besonderer geworden.

Nahiko sinplea da egia esan, nire jatorrizko asmoa Che Guevara elastiko klasiko bat besterik ez zen, baina ideia bati eta kasualitate bati esker berezitasun pixka bat lortu du azkenean.


 
Die Idee: statt den Stern einfach weiß zu lassen, hab ich diesen roten hier aufgenäht.
Der Zufall: weil ich Seidenmalfarbe verwendet habe, ist die Farbe ein bisschen unter die Schablone gelaufen und hat diesen Effekt mit den grauen "Schatten" an manchen Stellen erzeugt. Das war zwar nicht vorgesehen, aber ich bin sehr zufrieden mit dem Ergebnis :)

Ideia: izarra zuri utzi ordez, gorri hau jarri dut.
Kasualitatea: zetarako margoa erabili dudalako txantiloi azpira joan da pixka bat, "itzal" grisen efektua eraginez. Horrek ez zuen gertatu behar, baina oso pozik nago emaitzarekin :)



Samstag, 14. April 2012

Hallo/ Kaixo :)

Da inzwischen meine ganze Familie (also Mutter, Vater und kleine Schwester) in die Welt der Blogs eingetreten ist, hab ich mich jetzt dazu entschieden, auch einen anzufangen. In diesem Blog werdet ihr von allem, was mich interessiert, etwas finden, Kreatives, Politik, Fotos, Musik, Sprachen, Kochen ...
Der Blog wird zweisprachig sein (mindestens), deutsch, weil das meine Muttersprache ist, und baskisch, weil diese Sprache auch ein bisschen meine ist, aber ich weiß noch nicht, ob ich alles in beiden Sprachen schreiben werde oder ein paar Sachen in nur einer.

Honezkero nire familia osoa (hots ama, aita eta ahizpa txikia) blogen munduan sartu denez, orain neuk ere blog bat sortzea erabaki dut. Blog honetan interesatzen zaizkidan denetarik aurkituko duzue, jostea-eta, politika, argazkiak, musika, hizkuntzak, sukalderitza ...
Bloga elebiduna izango da (gutxienez), alemanez nire ama-hizkuntza delako eta euskaraz hizkuntza hau ere pixka bat nirea delako, baina oraindik ez dakit dena bi hizkuntzetan idatziko dudan ala gauza batzuk hizkuntza bakarrean soilik.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...