Montag, 23. April 2012

Euskarazko liburu-gomendioa: Xabier Mendiguren - Berriro igo nauzu

Liburuaren nazioarteko eguna dela-eta, hona hemen nire liburu-gomendioa:
Liburuak Berriro igo nauzu du izena eta kartzelan 18 urte egon ondoren aske geratzen den preso bati buruzkoa da. Joxek aspaldiko partez berriz bere herrian izanik pasatzen dituen lehen lau egunak kontatzen ditu, familia eta lagun batzuekiko elkarketa, ongietorria emateko ekitaldia ... eta tartean bizitza aske berriarekin eta gertatu diren aldaketa guztiekin moldatzeko Joxeren arazoak. Egoera berez gogor eta tristea izan arren umore askorekin idatzia da eta hauxe da hainbeste gustatzen zaidalako zergatia, hain gai gogorra lantzea eta aldi berean hain dibertigarria izatea. Liburua ez da berria, 1996an argitaratu zen, baina oso gomendagarria da. Gainera, 16 urte igarota ere, ezin esan iraganeko kontua denik ...
http://www.elkarargitaletxea.com/multimedia/prentsa_bulegoa_azalak/thumb/thumb2172_Berriro_igo_nauzu.jpg

Keine Kommentare:

Kommentar veröffentlichen

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...