Mittwoch, 7. November 2012

MMM Presoak etxera!


Ich bin heute beim MMM mit einem mit den baskischen politischen Gefangenen solidarischen T-Shirt, anlässlich der großen Demo für deren Rechte, die am Samstag in Baiona stattfinden wird. Die ungefähr 600 baskischen Gefangenen, die übrigens nicht nur ETA-Mitglieder sind, haben von Seiten des Spanischen, aber auch des Französischen Staats eine sehr repressive Gefängnispolitik zu erleiden. Dazu gehört neben der Weigerung, die 13 schwerkranken Gefangenen freizulassen, vor allem die Verstreuungspolitik: politische Gefangene werden auf das gesamte Staatsgebiet verteilt, sodass ihre Verwandten und Freunde, um sie zu besuchen, Hunderte von Kilometern zurücklegen müssen. Der Slogan "Baskische Gefangene ins Baskenland" beziehungsweise "nach Hause" ist daher im Baskenland immer und überall anzutreffen (oft auch an Rathäusern).

Aber jetzt zum T-Shirt: Das Grund-T-Shirt ist, wie üblich, gekauft. Zuerst habe ich, wie beim Irland-T-Shirt, "presoak etxera - elkartasuna" (Gefangene nach Hause - Solidarität) ausgedruckt und mit Pinselreiniger übertragen. Dann habe ich mithilfe einer Schablone das Symbol dafür, die Gefangenen ins Baskenland zu bringen, daraufgemalt, dann ein sehr schönes Gedicht der Bertsolari (= Improvisationsdichterin) Alaia Martin daraufgeschrieben und schließlich auf ein Stück Stoff "elkartasuna" (Solidarität) gestempelt und es aufgenäht.

Larunbateko Baionako manifestazioarekin bat eginda, gaurko MMM-ean presoen aldeko kamiseta batekin.
Oinarrizkoa, ohi dudan bezala, erosia da. Lehenik, Irlanda elastikoan bezala, "presoak etxera [lauburu] elkartasuna" inprimatu eta pintzeletarako garbigarriz transferitu dut. Gero txantiloiaren laguntzaz etxeratzearen sinboloa margotu, ondoren Alaia Martinen bertso oso eder bat gehitu eta azkenean ehun zati batean "elkartasuna" estanpatu eta zatia elastikoari josi.





Bertsoa argazkian erraztasun perfektuz irakurtzen ez denez:
Ezabatzen zaituztete
ahazteko, makurtzeko
debekatuz, isolatuz
herria beldurtzeko
Gu prest gaude distantziak
musuka laburtzeko
Gu prest gaude besarkadaz
kateak apurtzeko
Gu prest gaude barroteak
laztanekin urtzeko
sufrimendua argazki
hori bat bihurtzeko
Übersetzung des Gedichts:
Sie löschen euch
um euch zu vergessen, um euch zu beugen
um verbietend, isolierend
das Land zu ängstigen
Wir sind bereit, die Entfernungen
mit Küssen zu verkürzen
Wir sind bereit, mit Umarmungen
die Ketten zu zerreißen
Wir sind bereit, die Gitterstäbe
mit Liebkosungen zu schmelzen
das Leid in ein vergilbtes
Foto zu verwandeln

Mittwoch, 17. Oktober 2012

Liburu-gomendioa: Hizkuntzaren keinua

Duela hilabete pare bat oso liburu polita erosi nuen, polita eta berezia. "Hizkuntzaren keinua" du izena eta 25 idazle eta 26 ilustratzaileren ekarpenak biltzen ditu. Gaia: Euskaraz bizitzea. Testu laburrak dira, 1000 karakteretara mugatuak, irudi banak lagunduak.
Idazleek nork bere erara ekin diote atazari eta denetariko testu motak erabili dituzte ... ipuinak, olerkiak, oroitzapenak, narrazioak, batzuk barregarriak, asko hunkigarriak, baina denak bukatzen dituzu irribarre bat ezpainetan. Maitasunez eta itxaropenez beterik daudelako, eta euskaraz bizitzeko harrotasunez.

http://www.gaztezulo.com/fotos_archivo/201210576Hizkuntzaren_Keinua.jpg


Freitag, 21. September 2012

Blumenschal - lorezko bufanda

Uda eta udazkenaren arteko mugan gauden honetan, urteko azken loreak dituzue hemen.
Bufanda oso erraza zen egiteko, jertse ehun zuri bati 35 bat cm-ko zatia moztu eta zetarako margoz loreak margotu dizkiot. Xinplea baina ikusgarria!

Jetzt, wo wir an der Grenze zwischen Sommer und Herbst stehen, hier die letzten Blumen des Jahres.
Der Schal war sehr einfach zu machen, ich hab von einem naturweißen Jersey ein ungefähr 35 cm breites Stück abgeschnitten und mit Seidenmalfarbe die Blumen darauf gemalt. Simpel, aber wirkungsvoll!



Egiterakoan musika bilduma okzitaniar bat entzun dut. Oso polita da, eta bufandari ondo doakiola ere iruditu zaidanez hemen dituzue Patric musikari okzitaniarraren Calant de Vilafranca eta Au ton cuènh.

Während ich den Schal bemalt habe, habe ich eine Sammlung okzitanischer Musik gehört. Sie ist sehr schön, und da ich außerdem finde, dass sie irgendwie zum Schal passt, hier noch Calant de Vilafranca und Au ton cuènh von dem okzitanischen Musiker Patric.

video

video

Sonntag, 16. September 2012

Xutik

Xutik Lapurdiko musika talde gazte bat da. 2011ko maiatzean kaleratu zuten, besteak beste Amets Arzallusen, Odei Barrosoren, Ken Zazpiko Eñaut Elorrietaren eta Esne Beltzako Xabi Solanoren ekarpenekin, beren lehen lana, Mukaki zpirit, nire disko gustukoenetako bat. Estiloa? Ba, denetarik ... benetan.
Zpeiz Mukaki txarangaren ondorengoa da eta beren "musikak eta hitzak gaur egungo pasibotasunaren inarrosteko" sortzen dituzte, beren myspace orrian azaltzen dutenez. "EZARRI XUTIK TA MUGITU!!"

Xutik ("Steh(t) auf") ist eine junge Musikgruppe aus der baskischen Provinz Lapurdi. Im Mai 2011 haben sie ihr erstes Album veröffentlich, Mukaki Zpirit, eine meiner Lieblings-CDs. Der Stil? Von allem was ... wirklich.
Xutik ist die Nachfolgerin der Txaranga (Gruppe, die auf Festen auf der Straße spielt) Zpeiz Mukaki und sie kreieren ihre "Musik und Texte, um die aktuelle Passivität aufzurütteln", wie sie auf ihrer myspace-Seite erklären. "STEHT AUF UND BEWEGT EUCH!!"


Bide batez, presoen aldeko Baionako manifestaziorako deialdiko abestia ere Xutik-ena da:


(Baina ez ahaztu dataz aldatu dutela, azaroaren 10ean izango da orain ;))

(Das Lied hier gehört zum Aufruf zu der großen Demonstration für die Rechte der baskischen politischen Gefangenen, die am 10. November in Baiona stattfinden wird)

Donnerstag, 13. September 2012

Rock Black&White

Oporretatik bueltan Black&White gonarekin. Bueno, ondo ikusita ez da Black & White, baizik eta iluna & argia. Nire lehengusinaren jeans zahar batzuez egina da. Bi kolore lortzeko eskuinaldeko zatiak Eau de Javel-ekin argitu ditut. Hori erabili dudan lehen aldia izan da, esperimentua izan da beraz. Amak kontu handiz ibiltzeko esan zidan, oso bortitza zela, beraz lehenik tanta batzuk besterik ez diot gehitu urari. Orduak (edo) pasata oraindik ezer gutxi gertatu dela ikusita, gero eta gehiago bota diot, Eau de Javel hutsa erabiltzeraino ... horrela baino ez du funtzionatu. (Oso bortitza ... bai zera.)

Zurück aus den Ferien mit dem Rock Black&White. Okay, genau genommen ist er nicht Black & White sondern hell & dunkel. Er ist aus einer alten Jeans von meiner Kusine. Um zwei Farben zu bekommen, habe ich die Teile der rechten Seite mit Eau de Javel gebleicht. Es war das erste Mal, dass ich das verwendet habe, es war also ein Experiment. Meine Mutter hatte mir gesagt, dass ich ziemlich aufpassen müsste, weil es sehr stark sei, also hab ich zuerst nur ein paar Tropfen ins Wasser getan. Als ich dann gesehen hab, dass nach Stunden (oder so) immer noch nicht wirklich etwas passiert war, hab ich immer mehr reingetan, bis ich schließlich reines Eau de Javel verwendet habe ... nur so hat es funktioniert. (Sehr stark ... von wegen.)

 

Ideia, bide batez, Aprilkind-en gona honek eman dit. Lehenago nik ere lore bat jarri nahi nion nireari, baina gero ikusi dut nahiago dudala lorerik gabe.

Die Idee kommt übrigens von diesem Rock von Aprilkind. Ursprünglich wollte ich auch eine Blume auf meinen Rock machen, aber dann hab ich gesehen, dass er mir ohne besser gefällt.

eta bufanda honekin gehien gustatzen zait ... und mit diesem Schal gefällt er mir am besten


Sonntag, 1. Juli 2012

11 Fragen, 11 Antworten - 11 galdera, 11 erantzun

Rena von Miss Bittersweets hat 11 Fragen beantwortet und zum Kopieren überlassen, und da sie mir interessant vorkommen, habe ich beschlossen, sie auch zu beantworten.

Miss Bittersweets blogeko Renak 11 galdera erantzun eta kopiatzeko utzi ditu eta niri interesgarriak iruditzen zaizkidanez (eta gainera nire blogari ongi doazkionez, hamaika dira eta ;)) nik ere erantzutea (eta euskaratzea) erabaki dut.

1. Sommer oder Winter?
Beides! Ich mag alle Jahreszeiten, immer die, die gerade ist oder als nächstes kommt. Wenn der Sommer anfängt freu ich mich, wenn der Herbst anfängt, wenn der Winter anfängt und wenn der Frühling anfängt ... jede Jahreszeit hat ihre Besonderheiten. Die neuen Blätter und Blumen im Frühling, die Hitze und die Früchte im Sommer, der Regen und die bunten Blätter im Herbst, Weihnachten und der Schnee im Winter ... Es gibt für jede Jahreszeit hundert Gründe, sie zu mögen!

1. Uda ala negua?
Biak! Nik urtaro guztiak atsegin ditut, beti duguna edo etortzekoa dena. Uda hasten denean pozten naiz, udazkena hasten denean, negua hasten denean eta udaberria hasten denean ... bakoitzak badauzka bere berezitasunak. Hosto eta lore berriak udaberrian, beroa eta fruituak udan, euria eta hosto koloretsuak udazkenean eta gabonak eta elurra neguan ... Urtaro bakoitzak baditu atsegin izateko hamaika arrazoi!

2. Deine Lieblings-Sommerfarben?
O, keine Ahnung ... blau gefällt mir sehr gut und grün, orange, rot ... weiß, rosa, lila ... auch schwarz ... Der Sommer hat so viele Farben und alle sind schön.

2. Udako zure kolore gogokoenak?
Ai, ez dakit ... urdina asko gustatzen zait eta berdea, laranja, gorria ... zuria, arrosa, morea ... beltza ere bai ... Udak hainbat kolore ditu eta denak dira politak.

3. Dein Lieblingslied?
Kann ich nicht sagen (oder genauer gesagt ich kann mich nicht beschränken). Bidez bide von Ze esatek, Article 1.1 oder El meu poble von Cesk Freixas, 500 urte oder Ez ta beltz von Bizardunak, We are young von fun., El Camí von Dusminguet, Rumba de Barcelona oder Tristeza Maleza von Manu Chao, Le bruit et l'odeur von Zebda, Alegria oder I si demà no tornarà von Obrint Pas, Egunon von Gatibu, Trenaren zain oder Noizbait von Ken Zazpi, Somebody that I used to know von Gotye, Arnaldo Otegi aske! von Fermin Muguruza, Tata Aïcha von Zen Zila, Andere Utopia von MAK, Why wait von Shakira, Sortzen von Esne Beltza, Martxa baten lehen notak von Mikel Laboa (aber die katalanische Version von Trikizio ist auch unheimlich schön), Viento de libertad von Les Barbeaux, La plegaria a un labrador von Victor Jara, Aufstehn von Irie Révoltés, Mustarda von Xutik ... das sind ein paar von denen, die mir im Moment am besten gefallen ...

3. Zure abesti gogokoena?
Ezin esan (edo ezin mugatu). Ze esatek-en Bidez bide, Cesk Freixasen Article 1.1 edo El meu poble, Bizardunak-en 500 urte edo Ez ta beltz, fun.en We are young, Dusminguet-en El Camí, Manu Chaoren Rumba de Barcelona edo Tristeza Maleza, Zebdaren Le bruit et l'odeur, Obrint Pas-en Alegria edo I si demà no tornarà, Gatiburen Egunon, Ken Zazpiren Trenaren zain edo Noizbait, Gotyeren Somebody that I used to know, Fermin Muguruzaren Arnaldo Otegi aske!, Zen Zilaren Tata Aïcha, MAKen Andere Utopia, Shakiraren Why wait, Esne Beltzaren Sortzen, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak (baina Trikizioren katalanezko bertsioa ere izugarri polita da), Les Barbeaux-ren Viento de libertad, Victor Jararen La plegaria a un labrador, Irie Révoltés-ren Aufstehn, Xutiken Mustarda ... hauek dira une honetan gogokoen ditudanetako batzuk ...

4. Bier oder Cocktails?
Cocktails ganz klar. Bier mag ich nicht.

4. Garagardoa ala koktelak?
Koktelak, argi eta garbi. Garagardoa ez zait gustatzen.

5. Wo gehst du gerne shoppen?
Meistens gehe ich zu H&M, Pimkie und New Yorker.

5. Non gustatzen zaizu shopping egitea?
H&M, Pimkie eta New Yorkerrera joaten naiz gehienetan.

6. Dein Lieblingsreiseziel?
1. Die italienische Region Ligurien, im Besonderen ein kleines Dorf namens Costarainera. Dort war ich als ich klein war immer im Urlaub und der perfekte Urlaub für mich ist einfach der dort.
2. Wales - ja, viel Regen, aber sehr besonders.

6. Bidaia baterako helburu gogokoena?
1. Italiako Liguria lurraldea, bereziki Costarainera izeneko herrixka bat ... txikitan beti pasatzen nituen oporrak han eta opor perfektuak hangoak dira niretzat.
2. Gales - euri asko bai, baina oso berezia.

7. Guckst du die EM?
Ehrlich gesagt diesmal wenig, ich bin kaum dazu gekommen ... und ehrlich gesagt fand ich sie auch immer langweiliger, weil nur die üblichen Mannschaften weiter gekommen sind.

7. Eurokopa ikusten al duzu?
Egia esan gutxi oraingoan, ez naiz asko ikustera iritsi ... ta egia esan gero eta aspergarriagoa iruditzen zitzaidan jada betiko selekzioak baino ez egonda.

8. Hast du ein Haustier?
Nein, aber ich hätte ganz gern eine Katze und ich denke, dass ich auch irgendwann mal eine haben werde.

8. Maskotarik al duzu?
Ez, baina katu bat edukitzea gustatuko litzaidake eta uste dut egunen batean izango dudala ...

9. Dein Lieblings-Sommerduft?
Tomatenpflanzen. Genau das ist für mich der Geruch des Sommers.

9. Udako usain gogokoena?
Tomate landareak. Horixe da niretzat udaren usaina.

10. Kochen oder Kochen lassen?
Beides nicht schlecht, hauptsache es ist lecker ;), aber lieber ich selber. Kochen ist eine kreative Arbeit für mich, außerdem esse ich sehr gern, und mir das Essen selbern ausdenken, es selber kreieren ... mmmm ...

10. Zuk jana prestatu ala beste norbaitek?
Biak ondo, garrantzitsuago goxoa izatea ;), baina nahiago neuk. Sukalderitza lan sortzailea da niretzat, gainera jatea ere oso atsegin dut eta jatekoa nik asmatzea, nik sortzea ... mmmm ....

11. Gibt es etwas, für das du sparst?
Nicht wirklich ... Ich spare, um zu sparen, um viel Geld zu haben ... irgendwann freu ich mich ja vielleicht drüber ;)

11. Dirua zerbaitetarako aurrezten duzu?
Benetan ez ... aurrezteagatik beragatik aurrezten dut, diru asko edukitzeko ... egunen batean poztuko naiz beharbada horretaz ;)

Wenn jemand Lust hat, die Fragen zu kopieren und auch zu beantworten, nur zu ;) Und ich würde mich freuen, wenn ihr einen Kommentar mit Link schreiben würdet, wenn ihr sie kopiert (was ich da grad für Sätze fabriziere, zwei Wenns in einem einzigen Satz ... :D)
 
Norbaitek galderak kopiatu eta erantzuteko gogorik baldin badu, aurrera ;) Eta poztuko nintzateke estekadun komentarioa utziko bazenute kopiatzen badituzue (a zer-nolako esaldiak sortzen ari naizen, bi baldintza esaldi bakar batean ... :D)

Mittwoch, 27. Juni 2012

Wieder da - Bueltan

Bi aste baino gehiago eskolarako gauzekin ezin lanpetuago ibili ondoren ia libre naiz orain eta blogari ekin diezaioket berriro.
Lehenik eta behin, milesker Lala Noisette-eko Sonyari (bide batez ahizpa dudana ;)) award politagatik! Asko poztu naiz jasotzeaz!
Bigarrenez Sorturi  zorionak eman nahi dizkiot. Konstituzionalak baldintza zorrotz eta onartezinak jarri badizkio ere, legeztapena demokraziarentzako garaipen bat da! Ongi etorri legezkotasunera, Sortu!

Nachdem ich mehr als zwei Wochen einen Haufen Sachen für die Schule zu tun hatte, bin ich jetzt fast frei und kann mich wieder meinem Blog widmen.
Erstmal, vielen Dank an Sonya von Lala Noisette (die übrigens meine Schwester ist ;)) für den schönen Award! Ich hab mich sehr über ihn gefreut! 
Als zweites möchte ich Sortu herzlich gratulieren. Die Partei der sozialistischen baskischen Linken war im Februar letzten Jahres gegründet worden, da seit 2002 alle ihre Parteien verboten worden waren, und wurde, nachdem sie vom Obersten Gerichtshof des Spanischen Staats gleich ebenfalls verboten worden war, letzten Mittwoch endlich vom Verfassungsgericht legalisiert. Auch wenn das Verfasungsgericht der Partei strenge und inakzeptable Bedingungen auferlegt hat,  ist die Legalisierung ein Sieg für die Demokratie! Willkommen in der Legalität, Sortu!

Eta beste zerbait egin eta idaztera iristen naizen baino lehen, aurrerakin txiki gisa Betagarriren Bidea gara abestia duzue hemen ;)

Und bis ich dazu komme, etwas anderes zu machen und zu schreiben, erst mal als kleiner Vorschuss das Lied Bidea gara ("Wir sind der Weg") der baskischen Gruppe Betagarri ;)


Pausu bat, ondoren hurrena,
garaipen bat ta gero bestea!
Geroa aukeratzerik bada,
borrokatu dezagun gurea!

Ein Schritt, dann der nächste,
ein Sieg und dann noch einer!
Wenn die Zukunft zur Wahl steht,
lasst uns unsere erkämpfen!

Mittwoch, 6. Juni 2012

MMM La vida és coratge i alegria



Heute beim MeMadeMittwoch mit dem Alegria-T-Shirt und dem dazugehörigen Rock. Über das T-Shirt hab ich hier schon geschrieben und über den Rock gibt es nicht viel zu sagen ... er ist von dem hier inspiriert und ich hab eine Stunde (okay, vielleicht auch weniger ;) ) damit verbracht, die Schnittteile auf dem Stoff herumzuschieben, um die optimale Stelle zu finden ... der Stoff wirkt nämlich eher wie ungefähr fünf verschiedene Stoffe (in dem Post über das T-Shirt hab ich das schon erwähnt) und hat Stellen, die ich nicht unbedingt auf dem Rock haben wollte.

Gaur MeMadeMittwoch-en Alegria elastiko eta dagokion gonarekin. Elastikoari buruz hemen idatzi dut eta gonari buruz ez dago asko esateko ... honek iradokia da eta ordubete (bueno, agian gutxiago ;) ) eman dut patroia ehunean mugitzen leku egokiena aurkitzeko ... izan ere, ehunak bost-edo ehun ezberdin ematen du gehiago  (elastikoari buruzko postean ere aipatu nuen kontu hau) eta badauzka gonan benetan nahi ez nituen zatiak.

Rückseite - atzealdea
Vorderseite - aurrealdea

Mittwoch, 30. Mai 2012

MMM Tír gan teanga, tír gan anam*


Heute zum ersten Mal dabei beim MeMadeMittwoch, mit dem Minderheitensprachen-T-Shirt, einer Strickjacke (hab nicht ich gestrickt, der Stoff ist gekauft ;) ) und einem schwarzen Rock (den sieht man ziemlich schlecht, weil er leider die gleiche Farbe wie die Leggings hat, aber es ist so ein ganz einfacher enger Rock nach dem Vorbild von denen bei H&M).

Gaur lehen aldiz MeMadeMittwoch-en (MeMadeAsteazkena esan nahi du eta asteazkenean norberak egindako arropak jantzi eta argazkia ateratzean datza) parte hartzen, hizkuntza gutxitu elastiko, puntuzko jaka (nik ez dut trikotatu, ehuna erosia da ;) ) eta gona beltz batekin (gona ez da ondo ikusten, zoritxarrez legginsen kolore bera baitauka, baina gona estu xinple-xinplea da, H&Mkoen erakoa).

Jacke von vorne und hinten - jakaren aurrealde eta atzealdea
Die Jacke hat hinten eine Falte:

Jakak tolesdura bat dauka atzekaldean:

 

* irisch: Ein Volk ohne Sprache, ein Volk ohne Seele
* irlanderaz: Hizkuntzarik gabeko herria, arimarik gabeko herria

Dienstag, 29. Mai 2012

Cesk Freixas

Cesk Freixas 1984an Sant Pere de Riudebitlles-en jaiotako musikari katalana da. Militante ezkertiarra da (atsegin ditudan musikari gehienak bezala, konturatuta egongo zarete honezkero ;) ), Endavant (OSAN) erakunde independentista eta sozialistako eta Esquerra Independentistako kidea, eta bere abestiekin pentsarazi eta galderak eginarazi nahi ditu.
Gaur bere bosgarren diskoa, Tocats pel foc, argitaratu du. Izenburua Manuel de Pedrolo idazle katalanaren liburu batena da eta bere webgunean liburu horretako hizketa baten zatitxo hau jarri du Cesk Freixasek: - Ba al dago esplotatua izatea baino duinezagorik? - Bai, esplotatzea.
Disko berriko Canço per l'Abril ("Apirilarentzako abestia") jarri dizuet, oso oso polita baita.

Cesk Freixas ist ein katalanischer Musiker, der 1984 in Sant Pere de Riudebitlles geboren wurde. Er ist ein linker Aktivist (wie die meisten Musiker, die ich mag, das werdet ihr inzwischen gemerkt haben ;) ), Mitglied der unabhängikeitsbewegten und sozialistischen Organisation Endavant (OSAN) und der Esquerra Independentista, und mit seinen Liedern will er zum Nachdenken und dazu, sich Fragen zu stellen, anregen.
Heute ist sein fünftes Album, Tocats pel foc, erschienen. Der Titel ist der eines Buchs des katalanischen Autors Manuel de Pedrolo und Cesk Freixas hat diesen kleinen Auszug aus einem Gespräch in diesem Buch auf seine Webseite gestellt: "Gibt es etwas Unwürdigeres als ausgebeutet zu werden?" "Ja, auszubeuten."
Ich habe hier das Lied Canço per l'Abril ("Lied für den April") von dem neuen Album veröffentlich, weil es sehr sehr schön ist.

  

Montag, 21. Mai 2012

1512-2012 Nafarroa bizirik!

 http://www.1512-2012.com/wp-content/uploads/2012/04/NB-logotipoa-ttikia.jpg

Kateatuak izan ginenetik bost ehun urte luze pasa izan dira, Bizardunak-en 500 urte abestiak dioen bezala, baina oraindik ere bizirik dirau Nafarroak. Mendeetan zehar erresistentzia egin izan dute euskaldunek, ukatuta eta bortizki zapalduta egonda ere beren berezko hizkuntza, kultura eta nortasuna gordez. Gogor saiatuta ere ez dute asimilatzea lortu, oraindik bizirik dago euskara, oraindik bizirik dago Euskal Herriaren naziotasunaren kontzientzia. Euskal lurra konkistatu badute ere, euskal arima inoiz ez.
Duela 500 urte izan zen konkista, baina gaur egun euskal historia estaltzen eta faltsutzen dabiltza oraindik. Nahikoa da! Oroimen historikoa berreskuratu eta, 500 urte eta gero, garai politiko berri honetan, inoiz baino ozenago aldarrikatu: Autodeterminazioa! 1512an galdutako askatasuna 2012an berreskuratu! Eta beti gogoan izan: Borrokan dagoen herria ez dago garaitzerik!
Ekainaren 16an Iruñean izango den martxa nazionalera deitzeko, lipdup polita egin dute, oso koloretsu eta anitza. Oso ongi atera zaie, nik uste!

Dieses Jahr ist es 500 Jahre her, dass das baskische Königreich Nafarroa (Navarra) von Kastilien erobert wurde - der Anfang des bis heute andauernden Konflikts um die Selbstbestimmung. Die Basken haben sich in all den Jahrhunderten gegen die Assimilierungsversuche gewehrt und ihre eigene Sprache (die älteste Europas), Kultur und Identität trotz aller Unterdrückung bewahrt. Zum 500. Jahrestag ihrer Eroberung, der zusätzlich in einer Zeit des politischen Wandels liegt, nachdem die baskische Linke einschließlich ETA sich vom bewaffneten Kampf verabschiedet hat, fordern sie vehementer denn je ihre Anerkennung und ihr Recht auf Selbstbestimmung ein und zeigen, dass sie sich nicht unterwerfen lassen. Borrokan dagoen herria ez dago garaitzerik, ein Volk im Kampf kann nicht besiegt werden, wie es in dem Video unten heißt. Unter dem Motto Nafarroa bizirik, "Nafarroa lebt" finden zahlreiche Veranstaltungen, die sich mit der baskischen Geschichte und den Versuchen sie zu verschleiern beschäftigen, überall im Baskenland statt, sowie am 16. Juni eine nationale Demonstration in der (historischen) Hauptstadt Iruñea (spanisch Pamplona).
Um zu dieser Demo aufzurufen, wurde ein schöner Lipdup gemacht, sehr bunt und vielfältig. Ich finde, er ist sehr gut geworden!


(Es gibt übrigens deutsche Untertitel)

Ta inor harritu ez dadin: euskaraz eta alemanez ez dut gauza bera idatzi ;)
Und damit sich niemand wundert: ich hab auf Deutsch und auf Baskisch nicht das Gleiche geschrieben ;)

Samstag, 12. Mai 2012

T-Shirt Alegria

Gaurko elastikoa berriz ere erosia da, baina nire armairuan zebilen hirugarren kamiseta beltza zen eta zerbait egin beharra zegoen berarekin.

Das heutige T-Shirt ist wieder gekauft, aber es war das dritte schwarze T-Shirt, das in meinem Schrank herumlag, und es musste etwas damit getan werden.

 
Josi dudan gona batekin (beste batean erakutsiko dut) janztekoa da eta horregatik gonarako ehuneko zatiak erabili ditut apaintzeko. Ez zen lan erraza izan zatiak aukeratzea, ehuna oso, ba, askotarikoa baita. Esan nahi baita, elkartutako bost bat ehun ezberdin ematen du eta 1. niri ez zaizkit zati denak benetan gustatzen eta 2. oso maiz zati handia ikustean polita eta koloretsua dena zati txiki bat ebakita kolore bakarrekoa gertatzen da. Horregatik kolore desberdinetako hariekin osatu behar nituen. Iŀlusions-ak, gainera, hariaren sustapenik gabe ezingo lirateke irakurri eta alegria nekez (bueno, ez diot orain oso ongi irakurri daitezkeenik ...)

Es ist dazu gedacht, es zu einem Rock, den ich genäht habe (werde ich wann anders zeigen), anzuziehen und deshalb habe ich zum Verzieren Stücke von dem Stoff für den Rock verwendet. Es war nicht leicht, die Stücke auszusuchen, weil der Stoff sehr, na ja, vielfältig ist. Das heißt, er wirkt wie ungefähr fünf zusammengesetzte verschiedene Stoffe und 1. gefallen mir nicht alle Stellen und 2. kommt es sehr oft vor, dass das, was, wenn man einen großen Teil sieht schön und bunt ist, wenn man ein kleines Stück ausschneidet plötzlich einfarbig ist. Deswegen musste ich sie mit verschiedenfarbigen Fäden ergänzen. Außerdem hätte man die iŀlusions ohne die Unterstützung des Fadens nicht lesen können und die alegria kaum (na ja, ich sage nicht, dass man es jetzt besonders gut lesen könnte ...)

xehetasun batzuk - ein paar Details

Testua Obrint Pas musika talde katalanaren Alegria abestikoa (behean entzungai) da. Itzulpena: 
Gaur kantatzen baitugu ospatzeko
inork ez gaituela inoiz isilaraziko
eta bizitza ausardia eta poza dela
baso bat airean, topa bat biharragatik
Gaur beldurra desafiatzen baitugu
kantatzen duen herria ez dela inoiz hiltzen
gora ukabilak, gora ilusioak
kantatzen badugu ez gara inoiz hilko

Der Text ist aus dem Lied Alegria (unten anzuhören) von der katalanischen Band Obrint Pas. Übersetzung:
Denn heute singen wir, um zu feiern
dass niemand uns je zum Schweigen bringen wird
und dass das Leben Mut und Freude ist
ein Glas in der Luft, ein Trinkspruch auf morgen
Denn heute fordern wir die Angst heraus
dass das Volk, das singt, nie stirbt
hoch die Fäuste, hoch die Freude
wenn wir singen, werden wir nie sterben


Donnerstag, 10. Mai 2012

MAK

MAK 2003an sortutako Ziburu (Lapurdi) inguruko hip hop taldea da. Bere izena lehen diskoan (Suari darion kea) "Mikrofon Addikt Klan"-erako laburdura zen, baina 2007an kaleratu zuten bigarrenean (Suaren Garai Errauts Errekai) "Musika Armatu Komando" esan nahi du. Izen berriak suposarazten duen bezala, abestien hitzak oso kritikatzaileak dira, Euskal Herriko eta mundu osoko egoerak salatuz.
Musika beste eragin batzuekin nahasitako hip hopa da, gehienbat euskaraz, baina gaztelania, frantses eta katalan (lehen diskoan) pixka batekin ere. Gutxitan antzematen bazaie ere, Pantxoa eta Peio, Lluís Llach eta Georges Brassens bezalako musikariak ere ba omen dituzte erreferente ...

MAK ist eine 2003 gegründete Hip-Hop-Gruppe aus der Gegend um Ziburu (Baskenland). Ihr Name, der auf dem ersten Album (Suari darion kea, "Der Rauch, der aus dem Feuer kommt") die Abkürzung für "Mikrofon Addikt Klan" war, steht auf dem zweiten (Suaren Garai Errauts Errekai, "Zeit des Feuers, Asche Brennstoff"), das 2007 veröffentlicht wurde, für "Musika Armatu Komando". Wie der neue Name schon vermuten lässt, haben die Lieder sehr kritische Texte, die die Situationen im Baskenland und überall auf der Welt verurteilen. 
Die Musik ist mit ein paar anderen Einflüssen vermischter Hip Hop, größtenteils auf Baskisch, aber auch mit einem bisschen Spanisch, Französisch und Katalanisch (auf dem ersten Album). Auch wenn man es ihnen selten anmerkt, haben sie angeblich auch Musiker wie Pantxoa eta Peio, Lluís Llach und Georges Brassens zum Vorbild ...


Suaren Garai Errauts Errekai diskoko Enbata dator abestia. Enbata dator ("Der Sturm kommt") vom Album Suaren Garai Errauts Errekai.

Samstag, 5. Mai 2012

Minderheitensprachen-T-Shirt - hizkuntza gutxitu elastikoa

Beste elastiko bat (BAI, bai egiten ditudala elastikoak ez diren gauzak ere, baina nire kuttunak dira nonbait ;)), oraingoan neuk jositakoa eta ez erosia (bada zerbait, e?)

Ein weiteres T-Shirt (DOCH, ich mache sehr wohl auch Sachen, die keine T-Shirts sind, aber sie sind wohl irgendwie meine Favoriten ;)), diesmal allerdings selbst genäht und nicht gekauft (das ist doch schon mal was, oder?) 


21 hizkuntza gutxituren izenak (beti delako hizkuntzan) agertzen dira bertan: eskoziera, aimara, okzitaniera, euskara, tamazight (berberera), guarani, warlpiri (australiar hizkuntza, ergatiboa bide batez), bretoiera, katalaniera, lakota, irlandera, romani, korsikera, mapudungun (maputxeen hizkuntza), galesa, kitxua, sorbiera, galiziera, inuktitut (inuiten hizkuntza), kurdua eta erretorromaniera.

Darauf stehen die Namen von 21 Minderheitensprachen (immer in der jeweiligen Sprache): Schottisch, Aymara, Okzitanisch, Baskisch, Tamazight (Berberisch), Guarani, Warlpiri (eine australische Sprache), Bretonisch, Katalanisch, Lakota, Irisch, Romani, Korsisch, Mapudungun (die Sprache der Mapuche), Walisisch, Quechua, Sorbisch, Galizisch, Inuktitut (die Sprache der Inuit), Kurdisch und Rätoromanisch.

(zimurtu samar dago, agian hobe nuen lisatzea argazkia atera aurretik - es ist ein bisschen zerknittert, vielleicht hätte ich es vor dem Fotografieren besser bügeln sollen)
Letrak Freezer Paper izeneko asmakizun miresgarri batean inprimatu, ebaki eta lisaburdinaz elastikoan finkatu ditut (ikusten zer egin daitekeen Freezer Paper horrekin?), baina behin baino gehiagotan etsitzeko zorian nengoen hizki ñimiñoekin, ebakitzerakoan hausteko arriskuan eta gero beti ihesi zeuden eta .... 

Die Buchstaben habe ich auf eine wundervolle Erfindung namens Freezer Paper gedruckt, ausgeschnitten und auf das T-Shirt aufgebügelt (seht ihr, was man mit diesem Freezer Paper machen kann?), aber die winzigen Buchstaben haben mich mehr als einmal an den Rand der Verzweiflung gebracht, weil sie beim Ausschneiden immer zu zerreißen gedroht haben und später ständig auf der Flucht waren.

Gero bahe eta hortzetako eskuila batekin margoz zipriztindu dut ... eta horra. Asmatu bezalakoxea atera da (hori ezinezkoa delakoan nengoen ordura arte!), hau da lehenago egin nuen zirriborroa:

Dann habe ich mit einem Sieb und einer Zahnbürste die Farbe darauf gespritzt ... und voilà. Es ist genauso geworden, wie ich es geplant hatte (ich hatte bis dahin geglaubt, dass das unmöglich ist!), das hier ist der Entwurf, den ich vorher gemacht habe:


Donnerstag, 3. Mai 2012

Irland-T-Shirt

Heute endlich mal wieder ein weiteres T-Shirt, diesmal mit dem Thema Irland (das Grund-T-Shirt ist wieder gekauft, ich gebe es zu ;) ).

Gaur aspaldiko partez beste elastiko bat, Irlanda gai hartuta egin dudana (berriz ere erosia oinarriko elastikoa, aitortzen dut ;) ).


Darauf sind zwei irische Symbole zu sehen, das Kleeblatt und der Starry Plough, ein republikanisches Symbol, das aus dem Sternbild Großer Bär besteht ... ah, und noch ein drittes: die grüne Farbe natürlich.

Bertan Irlandaren bi ikur agertzen dira, hirusta eta Starry Plough izeneko ikur errepublikanoa, Hartz Handia konstelazioak osatzen duena ... ah, eta hirugarren bat: kolore berdea, noski.

Den Text hab ich am Computer geschrieben, spiegelverkehrt ausgedruckt und mithilfe von Pinselreiniger auf das T-Shirt übertragen. (Es hat mich selbst gewundert, dass es so gut geklappt hat, ich hatte vorher ein paar Proben gemacht und die waren recht unscharf.)

Testua ordenagailuan idatzi, islatuta inprimatu eta pintzeletarako garbigarriz elastikora transferitu dut. (Neu ere harritu nau hain ondo atera izanak, lehenago proba batzuk egin nituen eta lauso samarrak geratu ziren.)


Es ist ein irisches Gedicht (unten anzuhören) von Pádraic Mac Piarais (1879-1916) und bedeutet folgendes:
Ich bin Irland
Ich bin älter als die alte Frau aus Béarra
Groß ist mein Ruhm
Ich habe Cú Chulainn den Tapferen zur Welt gebracht
Groß ist meine Scham
Meine eigenen Kinder haben ihre Mutter verkauft
Groß ist mein Schmerz
Der unversöhnliche Feind, der mich fortwährend plagt
Groß ist mein Kummer
Die Menge, in die ich mein Vertrauen gesetzt habe, ist gestorben
Ich bin Irland
Ich bin einsamer als die alte Frau aus Béarra 

Hitzak Pádraic Mac Piaraisek (1879-1916) idatzitako irlanderazko olerki batenak dira (behean entzungai) eta zera esan nahi dute:
Ni Irlanda naiz
Béarrako atsoa baino zaharragoa naiz
Handia da nire aintza
Cú Chulainn ausarta nigandik jaioa da
Handia da nire lotsa
Neure seme-alabek beren ama saldu dute
Handia da nire mina
Etengabe zirikatzen nauen nire etsai adiskideezina
Handia da nire atsekabea
Konfiantza jarri dudan jendetza hil egin da
Ni Irlanda naiz
Béarrako atsoa baino bakarrikago nago



Donnerstag, 26. April 2012

Gernika 1937

Gaur 75 urte dira Alemania faxistako Kondor Legioak, frankistekin elkarlanean eta hegazkin italiarrak lagun, Gernika bonbardatu zuela, Euskal Herriaren askatasun eta antzinako demokraziaren ikurra txikituz euskaldunen erresistentzia suntsitzeko asmoz. Ez zen helburu militarra. Helburu sinbolikoa zen. Eta merkatu egunean Gernikan zebiltzan herritar zibilen artean sarraski izugarria eragin zuten. Ehunka hildako, ehunka zauritu. Hiriko etxeen %70 suntsiturik, %20 kalteturik. Lehenago bonbardatu zuten Durangok bezala, Gernikak ez zuen hegazkinen aurkako inolako defentsarik.
Naziek frankistentzako laguntzatzat ez ezik, teknologia berrietarako probalekutzat ere bazuten Gernikako bonbardaketa, eta hiriko herritarrekin probatu zituzten euren bonbak.
Frankistek bonbardaketaren erantzukizuna ukatzen zuten eta orain arte ez du onartzen Espainiak. Alemaniak ez zuen barkamena eskatu 1997ra arte.

Gernika suntsitu zuten, baina haritzak biziraun zuen. Euskal Herria bizi den bezala.

Baina Gernika ez zen azkena. Behin eta berriro, munduan zehar, beste hainbat eta hainbat hiri sutan. Amaitu dadila.
Gernika oroimenean. Betiko.

Heute ist es 75 Jahre her, dass die Legion Condor des faschistischen Deutschlands, in Zusammenarbeit mit den Franquisten und mit der Unterstützung italienischer Flugzeuge, Gernika bombardiert hat, in der Absicht, den Widerstand der Basken zu brechen, in dem sie das Symbol der Freiheit und der traditionellen Demokratie des Baskenlands zerstörten. Es war kein militärisches Ziel. Es war ein symbolisches Ziel. Und sie haben unter den zivilen Bürgern, die am Markttag in Gernika unterwegs waren, ein schreckliches Massaker angerichtet. Hunderte Tote, Hunderte Verletzte. 70% der Häuser zerstört, 20% beschädigt. Wie auch die baskische Stadt Durango, die schon vorher bombardiert wurde, hatte Gernika keinerlei Verteidigung gegen Flugzeuge.
Die Nazis sahen die Bombardierung von Gernika nicht nur als Hilfe für die Franquisten, sondern auch als Testfeld für ihre neuen Technologien an, und sie testeten ihre Bomben an den Einwohnern der Stadt.
Die Franquisten verleugneten ihre Verantwortung für das Bombardement und Spanien hat sie bis heute nicht anerkannt. Deutschland entschuldigte sich erst 1997.

Sie haben Gernika zerstört, aber die Eiche von Gernika, das Symbol der baskischen Demokratie, hat überlebt. Wie auch das Baskenland lebt.

Aber Gernika war nicht das letzte Mal. Immer wieder, überall auf der Welt, zahllose Städte in Flammen. Es muss aufhören.
Gernika in Erinnerung. Für immer.

 
Ken Zazpi - Gernikan (In Gernika)

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza-ko gehigarria, bonbardaketaren urteurrena dela-eta

Montag, 23. April 2012

Diada de Sant Jordi

http://londonspanish.files.wordpress.com/2010/04/libro-y-rosa.jpg
Gaur Diada de Sant Jordi ospatzen dute Herrialde Katalanetan (batez ere Katalunian). Maiteminduen jaia da jatorriz eta bikotekideari edo gustatzen zitzaien neskari arrosa bat oparitu ohi zioten mutilek. 1926an, neskei arrosak oparituta, mutilei liburuak oparitzeko ohitura hasi zen (ze matxista, guk liburuak irakurtzen ez bagenitu bezala ...) Gaur egun lagunen artean ere zabalduta dago elkarri arrosak edota liburuak oparitzeko ohitura eta neskek ere jasotzen dituzte liburuak.
Gero Liburuaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen UNESCOk apirilaren 23a (hori dela-eta bi liburu-gomendio egin ditut, euskarazko bat eta alemanezko bat), Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta beste idazle batzuen heriotza eguna delako.

Heute wird den katalanischen Ländern (vor allem in Katalonien) die Diada de Sant Jordi gefeiert. Es ist ursprünglich das Fest der Verliebten und es war üblich, dass ein Junge seiner Freundin oder dem Mädchen, das ihm gefiel, eine Rose schenkte. 1926 fing man an, während die Mädchen Rosen bekamen, den Jungen Bücher zu schenken (was für ein Machoeinstellung, als würden wir keine Bücher lesen ...) Heute ist es auch unter Freunden verbreitet, einander Rosen oder Bücher zu schenken, und auch Mädchen bekommen Bücher.
Später hat die UNESCO den 23. April zum Internationalen Tag des Buches ernannt (aus diesem Anlass habe ich zwei Buchempfehlungen gemacht, eine deutsche und eine baskische), weil er der Todestag von Miguel de Cervantes, William Shakespeare und einigen anderen Schriftstellern ist.

Feliç Diada de Sant Jordi a tots i totes! Ta asko irakurri! Und lest viel! ;)
 

Euskarazko liburu-gomendioa: Xabier Mendiguren - Berriro igo nauzu

Liburuaren nazioarteko eguna dela-eta, hona hemen nire liburu-gomendioa:
Liburuak Berriro igo nauzu du izena eta kartzelan 18 urte egon ondoren aske geratzen den preso bati buruzkoa da. Joxek aspaldiko partez berriz bere herrian izanik pasatzen dituen lehen lau egunak kontatzen ditu, familia eta lagun batzuekiko elkarketa, ongietorria emateko ekitaldia ... eta tartean bizitza aske berriarekin eta gertatu diren aldaketa guztiekin moldatzeko Joxeren arazoak. Egoera berez gogor eta tristea izan arren umore askorekin idatzia da eta hauxe da hainbeste gustatzen zaidalako zergatia, hain gai gogorra lantzea eta aldi berean hain dibertigarria izatea. Liburua ez da berria, 1996an argitaratu zen, baina oso gomendagarria da. Gainera, 16 urte igarota ere, ezin esan iraganeko kontua denik ...
http://www.elkarargitaletxea.com/multimedia/prentsa_bulegoa_azalak/thumb/thumb2172_Berriro_igo_nauzu.jpg

Deutsche Buchempfehlung: Antonia Michaelis - Tigermond

Weil heute der Internationale Tag des Buches ist, hier meine Buchempfehlung:
Das Buch heißt Tigermond und spielt in Indien zu Beginn des 19. Jahrhunderts. Es besteht aus zwei parallelen Geschichten, die am Schluss zusammenlaufen: Da ist einerseits die Geschichte von Lalit, dem Diener des Händlers Ahmed Mudhi, und Raka, der neuen, achten Frau von Ahmed Mudhi, die sterben wird, sobald er sie das erste mal zu sich ruft, weil sie keine Jungfrau mehr ist; und andererseits die Geschichte, die sie ihm Nacht für Nacht erzählt, die des kleinen Diebs Farhad, der von Gott Krishna beauftragt wird, seine Tochter zu befreien, wofür er auf einer beschwerlichen und turbulenten Reise auf einem weißen, sehr ungewöhnlichen Tiger innerhalb eines Monats in das Herz der Wüste Rajasthans gelangen muss. Es ist ein wunderschön geschriebenes Märchen, das ich inzwischen schon mehr als dreimal gelesen habe, weil es mir so gut gefällt.

http://ecx.images-amazon.com/images/I/41QNQTCR4HL._SL500_AA300_.jpg

Freitag, 20. April 2012

También La Lluvia

Gestern war ich in den Film También la lluvia (eigentlich "Auch der Regen", der deutsche Filmtitel ist allerdings Und dann der Regen, was eigentlich nicht so wirklich passt), schon zum zweiten Mal, weil er wirklich gut ist. Er handelt von einigen Spaniern, die in einem Quechua-Dorf in Bolivien einen kritischen Film über die "Entdeckung" Amerikas drehen wollen. Sebastián, der Regisseur, der in seinem Film die Goldgier der Eroberer und die Gewalt gegen die Indigenen zeigen will, hat sich für Bolivien entschieden, damit der Film möglichst authentisch wird, und Costa, der Produzent, damit er möglichst billig wird. Während der Dreharbeiten beginnen die Proteste gegen die Privatisierung des Wassers, "Wasserkrieg" gennant, und Daniel, der Quechua-Protagonist, wird zu ihrem Anführer. Als sich die Proteste verschärfen, wird die Situation immer schwieriger und gefährlicher für das Filmteam, bis sie letztendlich beschließen, woanders weiterzudrehen. In dieser schweren Situation fangen die Einstellung des idealistischen Sebastián und von Costa, den nur das Geld interessiert, an sich zu verändern ...
Der Film basiert auf wahren Ereignissen, der Wasserkrieg hat im April 2000 tatsächlich stattgefunden. Dadurch dass er neben den Ereignissen des Films über die Eroberer stattfindet, entsteht eine Parallelität zwischen beiden. Tatsächlich dauert die Ausbeutung der Indigenen ja bis heute an, zum Beispiel mit der Privatisierung des Wassers.
También la lluvia hat zahlreiche Preise bekommen und die Regisseurin Icíar Bollaín wird den Preis des diesjährigen Menschenrechtsfilmfestivals von Donostia erhalten.

Atzo También la lluvia ("Baita euria ere") filma ikustera joan nintzen, bigarren aldiz jada, oso ona baita. Boliviako kitxua herri batean Amerikaren "aurkikuntzari" buruz film kritikatzaile bat egin nahi duten espainiar batzuei buruz da. Sebastián zuzendariak, konkistatzaileen urregosea eta indigenen aurkako indarkeria argi uzten duen filma egin nahi duenak, Bolivia aukeratu du filma ahalik eta autentikoena izan dadin eta Costa ekoizleak, ahalik eta merkeena izan dadin. Filmatzen ari diren bitartean ura pribatizatzearen aurkako protestak, "uraren gerra" deituta, hasten dira eta Daniel, kitxua aktore nagusia, beraien burua bihurtzen da. Protestak areagotuz doazenean egoera gero eta zailago eta arriskutsuagoa egiten da film taldearentzat, azken finean beste nonbait jarraitzea erabakitzen duten arte. Egoera larri horretan Sebastián idealistaren eta dirua beste ezer inporta ez zaion Costaren jarrerak aldatzen hasten dira ...
Filma benetako gertaeretan oinarrituta dago, uraren gerra benetan gertatu zen 2000ko apirilean. Konkistatzaileei buruzko filmeko gertakizunen ondoan jazoz, bien arteko paralelotasuna sortzen da, izan ere, indigenen esplotazioak orain arte badirau, uraren pribatizazioarekin adibidez.
También la lluvia-k sari ugari jaso ditu eta Icíar Bollaín zuzendaria aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko saria jasotzekoa da.


Dienstag, 17. April 2012

Zebda

Zebda ist eine Musikgruppe aus Toulouse. Ihr Name ist das arabische Wort für Butter, ein Wortspiel, weil in Frankreich Nordafrikaner umgangssprachlich "beurs" genannt werden, was man wie "beurre", Butter, ausspricht. Mehrere Mitglieder der Band sind maghrebinischer Abstammung.
Zebdas Musikstil ist eine Mischung aus Rock, Hip Hop, Reggae und Einflüssen aus aller Welt. Die Themen der meisten ihrer Lieder sind politisch und links.

Ich glaube, Zebda ist die erste Gruppe, von der ich Fan geworden bin, mit zwölf nämlich, und sie gefällt mir immer noch sehr gut, sogar noch besser als am Anfang, weil ich inzwischen die Texte deutlich besser verstehe. Das Album Utopie d'Occase habe ich im Frühling als ich zwölf und als ich dreizehn war sehr oft gehört und deshalb löst es in mir seither immer ein Frühlingsgefühl aus. Hier eins der schönsten Lieder von diesem Album, J'y suis, j'y reste, "Hier bin ich, hier bleibe ich".

Zebda Okzitaniako Tolosako musika taldea da. Bere izenak "gurina" esan nahi du arabieraz eta hitz-joko bat da, Frantzian lagunarteko hizkeran "beurs" deitzen baitzaie magrebtarrei, "beurre", gurina, bezalaxe ahoskatua. Izan ere, taldekide batzuk magrebtar jatorrikoak dira. 
Zebdaren musika estiloa rock, hip hop, reggae eta mundu osoko eraginen arteko nahasdura da. Abesti gehienen gaiak politikoak eta ezkerrekoak dira.

Ni zale egin naizen lehen taldea da, uste dut, hamabi urterekin hain zuzen, eta oraindik ere asko gustatzen zait, hasieran baino are gehiago, orain hitzak askoz hobeto ulertzen baititut. Utopie d'Occase diskoa hamabi urte eta hamahiru urte nituen udaberrietan oso maiz entzuten nuen eta horregatik udaberri sentsazioa eman ohi dit harrezkero. Hona hemen disko horretako abesti politenetako bat, J'y suis, j'y reste, "Hemen nago, hemen gelditzen naiz".

video


Sonntag, 15. April 2012

Che Guevara T-Shirt

Ich habe schon einige T-Shirts gemacht ( na ja, meistens das T-Shirt gekauft und dann verschönert), die ich so nach und nach hier zeigen werde; fangen wir mit meinem ersten an.

Egin izan ditut dagoeneko kamiseta batzuk (beno, gehienetan kamiseta erosi eta gero apaindu), hemen pixkanaka erakutsiko ditudanak; has gaitezen bada nire lehenengoarekin.


Es ist eigentlich relativ simpel, ursprünglich sollte es einfach so ein klassisches Che Guevara-T-Shirt werden, aber durch eine Idee und einen Zufall ist es letztendlich doch etwas besonderer geworden.

Nahiko sinplea da egia esan, nire jatorrizko asmoa Che Guevara elastiko klasiko bat besterik ez zen, baina ideia bati eta kasualitate bati esker berezitasun pixka bat lortu du azkenean.


 
Die Idee: statt den Stern einfach weiß zu lassen, hab ich diesen roten hier aufgenäht.
Der Zufall: weil ich Seidenmalfarbe verwendet habe, ist die Farbe ein bisschen unter die Schablone gelaufen und hat diesen Effekt mit den grauen "Schatten" an manchen Stellen erzeugt. Das war zwar nicht vorgesehen, aber ich bin sehr zufrieden mit dem Ergebnis :)

Ideia: izarra zuri utzi ordez, gorri hau jarri dut.
Kasualitatea: zetarako margoa erabili dudalako txantiloi azpira joan da pixka bat, "itzal" grisen efektua eraginez. Horrek ez zuen gertatu behar, baina oso pozik nago emaitzarekin :)



Samstag, 14. April 2012

Hallo/ Kaixo :)

Da inzwischen meine ganze Familie (also Mutter, Vater und kleine Schwester) in die Welt der Blogs eingetreten ist, hab ich mich jetzt dazu entschieden, auch einen anzufangen. In diesem Blog werdet ihr von allem, was mich interessiert, etwas finden, Kreatives, Politik, Fotos, Musik, Sprachen, Kochen ...
Der Blog wird zweisprachig sein (mindestens), deutsch, weil das meine Muttersprache ist, und baskisch, weil diese Sprache auch ein bisschen meine ist, aber ich weiß noch nicht, ob ich alles in beiden Sprachen schreiben werde oder ein paar Sachen in nur einer.

Honezkero nire familia osoa (hots ama, aita eta ahizpa txikia) blogen munduan sartu denez, orain neuk ere blog bat sortzea erabaki dut. Blog honetan interesatzen zaizkidan denetarik aurkituko duzue, jostea-eta, politika, argazkiak, musika, hizkuntzak, sukalderitza ...
Bloga elebiduna izango da (gutxienez), alemanez nire ama-hizkuntza delako eta euskaraz hizkuntza hau ere pixka bat nirea delako, baina oraindik ez dakit dena bi hizkuntzetan idatziko dudan ala gauza batzuk hizkuntza bakarrean soilik.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...